Canvas
Canvas-a proiektua egin aurretik egin dugun antolamendua da. Honetan, materialak, pausoak eta abar definitu ditugu proiektuan hastean zer egin behar dugun jakiteko.

Pausoak
Pausoak
1. Plantilak moztu eta txintxetekin kartoi batera heldu.
2. Lotutako piezak lotu eta pegatu pistola termofusiblearekin, estruktura lortzeko.
3. Laguntza diafragma zuloa ez dagoen estruktura aldean jarri.
4. Lata kokatu estrukturako zuloan eta cup-cake-ko beheko aldea mozt, latan itsasteko.
5. Bigarren diafragma lagungarria lehenengoa baino 18mm gorago itsatsi.
6. Tapoia bi diafragma lagungarrien artean itsatsi kanpora begira.
7. Bi eskuadrak estrukturaren goiko aldearen zapaieko albotan jarri.
8. Bi gurpilak eskuadretatik pasatzen den alanbreen bi aldeetan jarri.
9. Globoa tapoi gainean jarri.
10. Ardatzen egitura txikia muntatu eta aldeko bi pizien goiko aldetik sartu.
11. Erpin batean alanbrea jarri eta bertan birabarkia jarri. Gero beste erpinean jarri alanbrea berriro.
12. Diafragma konektorea birabarkiarekin konektatu, alanbrearen bidez eta ajustatu.
13. Lataren erdian zulo txiki bat egin (pita sartzeko) eta beste bat handiagoa tuboa sartzeko.
14. Pita lataren behe aldean egongo den "esponjarekin" lotu eta goian doan piezarekin (mugitzen dena) lotu.
15. Tuboa latan sartu eta tapoian konektatu.
(Hau gutxi gorabeherako pausuak dira, modu bat baino gehiago egon daitezke eta proiektua bukatzeko estruktura indartzeko kola erabil daiteke.